R/K selekzioaren teoria

Eubalaena glacialis bat, bere kume bakartiarekin. Baleen ugalketak K selekzio estrategia darabil: kume gutxi, kumaldi luzea, gurasoek zaintza lan handia egitea, eta heldutasun sexualera iristeko denbora tarte luzea.
Sagu bat, bere kumeekin. Saguak kume asko izaten ditu; umeok azkar ateratzen dira habiatik, eta gurasoek beste kumaldi bat izango dute berehala. r estrategia darabilte.

Ekologian, r/K selekzioaren teoria hautespen naturalaren ataletako bat da, organismo batek sortzen dituen kumeen kopuru eta kalitatean oinarritua. Modu orokor batean esanda, banako batek kume asko sortu eta kume horiei denbora gutxi eskaintzen badie, orduan, r estrategia darabilela esaten dugu. Beste muturreko aukera hartzen badu, kume gutxi izan eta kume bakoitzari denbora luzea ematen badu horiek zaintzen, orduan, K estrategia darabilela esaten dugu. Izena Robert MacArthur eta E. O. Wilson ekologoek eman zioten,[1] euren Uharteen biogeografia lanean.

Teoria oso ezaguna izan zen 1970 eta 1980 hamarkadetan, baina garrantzia galdu zuen 1990ko hamarkadan zehar, hainbat ikerketa enpirikoren kritika jaso zuenean[2][3]. Gaur egun teoria honen elementu nagusiak bizitzaren historiaren teorian barneratuta daude.

r/K selekzioren teorian hautespen presioak eboluzioa bi aldeetako batera eramatea aurreikusten da. r eta K terminoak aljebratik datoz, populazioen dinamikako Verhulsten ereduari jarraituz:[4]

non r den populazioaren (N) hazkuntza erratioa eta K ingurunearen jasate-ahalmena. dN/dt Nren deribatua da denborarekiko (t). Ekuazioak, beraz, momentu bateko N populazioaren tamainaren hazkuntza bi parametroren gain jartzen du.

  1. Pianka, Eric R.. (1970-11-01). «On r- and K-Selection» The American Naturalist 104 (940): 592–597.  doi:10.1086/282697. ISSN 0003-0147. (Noiz kontsultatua: 2017-04-13).
  2. (Ingelesez) Roff, Derek. (1993-04-30). Evolution Of Life Histories: Theory and Analysis. Springer Science & Business Media ISBN 9780412023910. (Noiz kontsultatua: 2017-04-13).
  3. (Ingelesez) Stearns, Stephen C.. (1992-07-16). The Evolution of Life Histories. (1 edition. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 9780198577416. (Noiz kontsultatua: 2017-04-13).
  4. Verhulst, P. F., Notice sur la loi que la population poursuit dans son accroissement. Correspondance mathématique et physique, 1838,10: p. 113-121.. (Noiz kontsultatua: 2017-04-13).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search